XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eliza bakoitzak badu bere jerarkia: apezpikuak eta diakonoak.

Komunitateak hautatzen ditu kargu horietarako.

Eta horien eginbeharrik nagusienetakoa zera da: liturgiaren egitea, igande oroz eukaristia ospatzea.

Oroit zaitez gau eta egun, ene haurra, Jainkoaren hitza hitz egiten dizunaz: errespeta ezazu jauna bezala.

Mixiolari ibilkariez ere mintzo da Didaché.

Ibilkari horiek Jainkoaren hitza predikatzen dute, ez daude toki jakin batean egotez.

Baina toki bakoitzeko elizari uzten zaio horiei buruz epaia emateko eskubidea.

Mixiolari ibilkariak irakasten duen dotrina tradizioz hartutakoaz bat ez badator, ez zaio entzun behar.

Mixiolari ibilkariak har bitez, bai, baina beren hitz eta obretarik izango dira ezagunak.

Eta ezaupide batzuk ematen ditu Didaché delakoak, profeta txarrak eta onak berexten jakiteko.

Maiz gertatzen ziren horrelako kasuak, eta toki bakoitzeko buruzagiek jerarkiak kontu handia eduki behar zuen irakasle txarrik artaldean sartzen ez uzteko.

Jerarkia toki denetan dago, bada, ezarria, eta Mixiolari ibilkariok beronen azpikoak bezala dira (behintzat, jerarkiaren epaia jasan behar dute).

Ibilkari horiek ere neurri batean batasunaren langile zintzoak izan ziren, elizen artean lokarriak sendotuz, etab.

San Klementeren eskutitza Lehen mendeko azken urteetan, 96/98 urte inguruan, Klemente, Erromako Aita Sainduak gutun famatu bat egiten die Korintoko kristauei.

Hemen Korintoko elizan, alegia, iraultza edo matxinada moduko zerbait gertatu zen.

Korintoko apezpiku edo presbiteroak @- gorago esan dugun bezala, bi izen hauek ongi berezi gabe eta nahas-mahas erabiltzen ziren @- beren kargutik jaurtiak izan ziren.

Orduan Erromako Aita Sainduak eskuak sartzen ditu Korintoko elizaren arazo horretan ez dakigu deiturik, ala bere kabuz.

Gizon batzuk bidali zituen mandatari gisa, eta hain zuzen, horiek izan ziren karta horren ekarleak.

Gertaera honetan ikusi ohi da Erromako Aita Sainduak Eliza orokorraren gain duen buruzagitzaren lehen agertzea.

Korintoarrak, dakigunez, Aita Sainduak orduan irakatsi eta agindutakora jarri ziren.

Karta famatu honetan kristau eliza zer den eta nola antolatua den luze eta sakon azaltzen du Klementek.

Bi hitz dira han maizenik agertzen direnak: batasuna (omónoia) eta heziera (paideía, disciplina).

Kristau elizan dagoen ordenantza, ejerzituan dagoenaz konparatzen da.

Bakoitzak badu bere tokia, bere eginbeharra.